Egokitzapen lanak terrorismoaren biktimen omenezko monolitoan

E.H. 2026ko uztailaren 6a

Eremua garbituko dute, eta sarbidea irisgarriago egin.

Durangoko Udalak terrorismoaren biktimen omenezko monolitoa berriztuko du asteon. Udal iturriek azaldu dute gunea "duintzea eta hiri-ingurunean irisgarritasun- zein integrazio-baldintzak hobetzea" izango dela jarduketen helburua. Lanen artean, eremua garbitzea, sarbide zuzena ahalbidetzeko mailak ipintzea eta parkeko estetikarekin bat datorren adreiluzko zoladura ipintzea daude. Lanak uztailean zehar egingo dituzte, 9.423,60 euroko aurrekontuagaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!