Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 56 udalerrik parte hartu dute Mugiment Pausu Erronkaren II. edizioan, eta horien artean Durango izan da parte hartzaileena: 74 durangarrek parte hartu dute.
Erronka hiru astean egon da martxan, eta hiru lurraldeetako herritarrek 118 milioi urrats baino gehiago eman dute guztira. Durangon, herritarren ahalegina saritzeko, udalak bost opari-txartel zozkatu ditu parte-hartzaileen artean. Saridunak Oier Urigoitia, Javi Coto, Almudena Olopez, Bittor Etxeguren eta Ibon Isuskitza izan dira.
Era berean, aitorpen berezia jaso du Catalina Materio durangarrak, bera izan delako desgaitasuna duten emakumeen kategorian urrats gehien egin dituen parte-hartzailea.