Durangoko Udala Babesleku Klimatikoen proiektua ontzen dabil, tenperatura altuen aurrean herritarrentzako gune seguruak eta irisgarriak sortzeko. Asteon lan saio bi egin dituzte, eta datorren astean beste bi dituzte zain. 18:00etan izango dira. Uztailaren 6an, astelehena, Otamotzeneko Auzogunean; uztailaren 7an, martitzena, Intxaurrondoko eraikinean.
Udalak herritarrak deitu ditu saioetan parte hartzera eta denen artean babesleku klimatikoen sarea osatzera.