Udaro Durangoko 486 ume eta neraberengana ailegatuko da aurten

E.H. 2026ko uztailaren 6a

Programak harrera "bikaina" izan du udalaren berbetan. 

3 eta 16 urte bitarteko 486 umek eman dute izena Udaron. Eskaintzaren barruan, Hiri Kanpamendua izan da aukerarik arrakastatsuena, 134 izen-ematerkin, eta Txiki Txoko kokatu da ondoren, 116rekin. Horrez gainera, Abentura (72), Udaleku Artistikoak (74), Kirol Udalekuak (47) eta Ingelesez Olgetan (36) programek ere parte-hartze zabala izan dute. Berrikuntza modura, 15 eta 16 urtekoentzako Gazte Aktiba egitasmoa zazpi gazterekin abiatu da.

Halaber, aurten inklusioaren aldeko apustua egin dutela esan du udalak. 15 adingabek hezitzaile espezializatuak izango dituzte, Aldundiaren eta Hasztenen eskutik. 

Durangoko Udalaren berbetan, datu horiek erakusten dute herriko familiek aisialdi hezigarriaren aldeko apustua berresten dutela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!