Durangoko Udala Venezuelako kontsulatuarekin ipini da harremanetan, larrialdirako laguntza koordinatzeko

E.H. 2026ko ekainaren 29a

Kontsulatuak jakinarazi duenez, momentu honetan "ahalik eta bizitza gehien salbatzea da lehentasuna". Udala jarraibideen zain dago, "Durangotik bultzatutako laguntzak benetako beharrei erantzungo diela bermatzeko". 

Bien bitartean, laguntzea gura duten herritarrek Gurutze Gorriaren bidez eman dezakete sostengua:

  • Webgunea: https://www.cruzroja.es/colabora
  • Telefonoa: 900 104 971

Durangoko Udalak herritarrek erakutsitako elkartasuna eskertu du, eta ekarpenak bide ofizialen bidez bideratzera animatu du, laguntza kaltetutako pertsonei ahalik eta azkarren eta modu eraginkorrenean iritsiko zaiela bermatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!