Durango Kirol Taldea Bizkaiko txapeldun, gizonetan eta emakumeetan

Anboto 2026ko ekainaren 25a

DKTko gizonen eta emakumeen taldeak elkarrekin. (Argazkia: DKT)

Joan zen asteburuan Bizkaiko bakarkako eta taldekako txapelketak jokatu ziren Durangoko atletismo pistan.

Taldeka, Durango Kirol Taldea (DKT) geratu zen txapeldun, bai gizonetan eta bai emakumeetan. DKTko atletek urrezko 12 domina, zilarrezko lau eta brontzezko bi irabazi zituzten. 

Emakumeetan, besteak beste, Irati Solabarrietak 11:78ko denboran egin zituen 100 metroak. Denbora horri esker  bosgarren kokatu da Espainiako behin behineko sailkapenean. Beraz, "uztailean Albaceten izango den txapelketarako ondo kokatuta dago", DKTko arduradunek ohar batean nabarmendu dutenez. Gizonetan, DKTk erabateko nagusitasuna erakutsi zuen: 135 puntu batu zituen, bigarren sailkatuak baino 40 gehiago. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!