Durangok kulturartekotasuna eta bizikidetza aldarrikatzeko hitzordua du zain: zapatuan, ekainak 27, Munduko Arrozen jaia egingo dute Landako Gunean. Herriko hogei bat elkartek parte hartuko dute, eta auzotarren parte hartzea, espazio publikoen erabilera kultura aniztasuna aldarrikatuko dituzte. Denen aniztasuna. Bertan hazitakoena zein kanpotik hona bizitzera etorri direnena.
Jaia 11:00etan hasiko da, irekiera ekitaldiagaz. Ondoren, tailerrak Ghanako herritarren txaranga, Batudamak taldearen saioa eta herri bazkaria izango dituzte. 14:30ean izango da azken hori, eta bistakoa denez, arroza nagusi dela. Hori kozinatzeko hainbat modu ikasi ahalko da-eta han. Bazkalondoan, kafea, bizkotxoak eta musika emanaldiak izango dira.
Munduko Arrozen jaialdia Zubiguneak partaidetza tailerrak antolatu du Durangoko Udalaren eta hainbat elkarteren laguntzagaz. Horien artean daude
EGITARAUA
- 11:00 Aurkezpena
- 11:15 Tailerrak Inurri skaut taldearen eskutik eta Xake txapelketa
- 12:00 Ghanako txaranga
- 13:00 Batudamak taldearen saioa
- 14:30 Bazkari herrikoia, arroza ardatz hartuta
- 15:30 Kafea (Baqué) eta bizkotxoak (Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek eginak).
16:00 - 17:00: Musika emanaldiak: Momak eta Golden Blend