Beldarren izurria kontrolatzeko kanpaina hasi dute San Fauston

E.H. 2026ko ekainaren 25a

Kontrol lanak Lantegi Batuak enpresako kideak dabiltza egiten, eta uda osoan zehar egingo dute jarraipena, beharrezkoa balitz esku hartze gehiago egiteko.

Durangoko Udalak lagarta iletsuaren (lymantria dispar) kontrako kanpaina hasi du San Fausto auzoan. Nafarroa plazaren ondoko berdegunean hasi du, bertan egon da-eta agerraldia. Kontrol lanak Lantegi Batuak enpresako kideak dabiltza egiten, eta uda osoan zehar egingo dute jarraipena, beharrezkoa balitz esku hartze gehiago egiteko. Udalak jakinarazi duenez, beldar hori ez da gizakiaren osasunerako arriskutsua, baina haren ile urtikanteek narritadurak sor ditzakete larruazalean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!