Sari Hanafi akademiko palestinarrak berbaldia eskainiko du Durangon, uztailaren 1ean. Jardunaldia Elkartegian izango da, 18:30ean. Bertan, adituak Palestinan gertatzen dabilenari buruzko begirada partekatuko du, Hiriak, herriak eta elkarrizketa. Soziologia dialogikotik Palestinako auziari egindako ekarpenak berbaldiagaz. Hanafik hausnarketarako tartea eskainiko du, eta soziologia dialogikoa erabiliko du gertatzen dabilenaren dinamika sozial eta politikoak aztertzeko. Ekitaldia Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak zabalduko du, Begoña Lasa Adarra pedagogia erakundeko presidentearekin batera.
Hanafi Siriako errefuxiatuen kanpalekuan jaio zen, eta gaur egun irakaslea da Beiruteko Unibertsitate Amerikarrean. Bera da hango Arabiar Ikasketen Zentroko eta Ekialde Hurbileko gaietako zuzendaria. Berbaldia Bizenta Mogel Bibliotekak antolatu du udalagaz lankidetzan.