Erakusketa honen bidez, Beittuk bere ikasleen lanak erakusteaz gainera, 25 urteko bidea eta sortzaile belaunaldi berriak laguntzen egindako bidea ere ospatu gura du. Guztira, 6-16 urte bitarteko gazteen 17 lan, eta 52 helduren lanak ikusi ahalko dira. Erakusketa berezi honek 25 urteko historiari eskainitako txoko berezi bat izango du. Bertan, arte garaikidearekiko konpromiso sendoa erakutsi duten artisten ibilbidea gogoratuko da, adibidez, Jose Luis Goenaga, Marda Cárdenas, Mari Puri Herrero edo Jose Luis Zumeta.