Durangoko Ninjutsu Wadokan klubak emaitza bikainak lortu ditu Gipuzkoako eta Euskadiko Kenpo txapelketetan. Jose Luis Salasen gidaritzapean, klubeko 16 kirolarik guztira 39 domina eskuratu dituzte lehiaketetan: urrezko 17, zilarrezko 13, eta brontzezko 9. 10 eta 21 urte arteko kirolariek maila handia erakutsi dute , arma, autodefentsa, kumite edo eta borroka bezalako modalitateetan. "Denboraldi osoan egindako lanak, jarraikortasunak eta konpromisoak isla zuzena izan dute txapelketetako emaitzetan, adierazi dute klubeko ordezkariek ohar batean.
Ninjutsu Wadokan kluba Durangon kokatuta dago, baina Kenpo Gipuzkoan federatuta dago eta Eskoriatzako Atama klubaren barruan lehiatzen da.