Durango Rugby Taldeak atzo, ekainak 18, egin zuen aurtengo denboraldiko bizikleta elektrikoaren zozketa, Durangoko Alamillos Notaritzan. Zozketan, Ciclos Iturriagarekin elkarlanean eskainitako Orbea Rise LT M10 2026 bizikleta elektrikoa izan da jokoan.
Notaritzak jakinarazi duenez, 35.943 izan da zenbaki saritua, eta 01.772 erreserba-zenbakia.
Saria eskuratu duen pertsonak Durango Rugby Taldearekin harremanetan jarri daiteke 656 791 025 telefono zenbakira deituta edo drt@durangorugby.eus helbide elektronikora idatzita.