Izar Records Lehiaketaren hurrengo hitzordua, domekan

A. M. 2026ko ekainaren 18a

Sweet Rage.

Durangoko Udalak eta Izar Records-ek elkarlanean antolatutako Izar Records lehiaketa ekuadorrera iritsi da. Domekan, Golden Blend, I See Explosions eta Sweet Rage taldeek beraien proposamenak aurkeztuko dituzte Otamotzenan, 21:00etatik aurrera. Lehiaketaren finala irailaren 26an izango da, eta bertan, kanporaketa faseko hiru talde onenek eta Durangaldeko bi talde onenek kontzertuak eskainiko dituzte. 

Irabazleak, hamar abestiko LP bat grabatzeko bost eguneko saria lortuko du (hamar nahasketak eta masterizaziorako egun bat barne); bigarrenak bost abestiko EPa grabatzeko hiru egunekoa; Durangaldeko banda onenak San Fausto jaietan jotzeko aukera, 600 euro eta single bat grabatzeko aukera izango du; metal talde onenaren saria jasotzen duenak, ostera, Koba Live jaialdiaren 2027ko edizioan parte hartuko du. Eszenaratze onenaren eta soinurik onenaren sariak irabazten dituzten taldeek, single baten grabazio eta bideoklip baten ekoizpena, eta Txirula saria eramango dituzte, hurrenez hurren. 

"Joan den maiatzean hasi ondoren, txapelketa aste erabakigarrietan murgilduko da orain sorkuntza artistikoa bultzatzeko eta Euskadiko erakusleiho musikalaren barruan bere lekua izateko asmoz", azaldu du udalak ohar baten bidez. Sektoreko profesionalek eta udal-teknikariek osatutako epaimahaiak hautatutako 30 lehiakideetako batzuk euren proposamena aurkezteko aukera izan dute jada, besteak beste, Julen Burgos, Scusy Boys, Etorkizun beltza edota Shut you on (SYO) taldeek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!