Dendak Bai elkarteak 'Guk, Durango' kanpaina berria abiatu du

A.B. 2026ko ekainaren 18a

Tokiko merkataritzari balioa ematea eta kontsumo ohitura iraunkorragoak sustatzea du helburu ekimenak. XL poltsa berrerabilgarriak banatuko dituzte bezeroen artean, ekainaren 18an, 19an, 25ean eta 26an.

Sentsibilizazio kanpaina berria ipini du martxan Dendak Bai merkatari elkarteak, tokiko merkataritzari balioa eman eta kontsumo ohitura iraunkorragoak sustatzeko. Guk, Durango, bihotzez aukeratu lelopean, ekimenak tokiko saltokietan erostea aukeratzen duten pertsonen konfiantza eskertu gura du, eta herritarren eta Durangoko establezimenduen arteko lotura indartu.

Hartara, 1.500 guk, Durango XL poltsa berrerabilgarri banatuko dira. Poltsek kanpainaren irudia eta bihotzez aukeratu dioen mezua daramate, "herriarekiko konpromisoa eta maitasunetik abiatuta bertakoa aukeratzeko gonbidapena", kanpainaren sustatzaileek azaldu dutenez. "Hurbiltasuna, konfiantza, jasangarritasuna eta inguruarekiko konpromisoa. Herritarrek eta merkatariek partekatzen dituzten balioen" erakusle izan gura dute poltsek.

Kanpainari atxikitutako establezimenduetan gutxienez 30 euroko erosketa egitearen truke emango dira poltsak (tiketak pilatu ahal izango dira gutxieneko zenbatekora iritsi arte). Poltsak Dendak Bai elkarteak Andra Marin jarritako karpan hartu daitezke, erosketa-tiketak paperean eta NAN-a aurkeztuz. Ekainaren 18an eta ekainaren 25ean, 10:30:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara jaso daitezke. Ekainaren 19an eta 26an, goizean bakarrik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!