Udako ikastaro trinkoetan izena emateko epea zabaldu du Durangoko Udal Euskaltegiak. B1, B2 eta C1 mailak lantzeko ikastaroak eskainiko dira.
Udal euskaltegiko ikasle izan direnek zein inoiz matrikulatu ez direnek ekainaren 26ra bitarte dute izena emateko epea zabalik, udal euskaltegian bertan edo online. Astelehenetik eguaztenera, 10:00etatik 13:00era eta 15:30etik 18:00etara dago zabalik euskaltegia. Eguenetan eta barikuetan, goizean bakarrik. Informazio gehiagorako 946 030 040 telefono zenbakira deitu daiteke do 630 710 168 zenbakira whatsapa idatzi.