Bidezabal Durango Atletismo Taldeko emakumeek atletismoko Lehen Mailan jarraituko dute datorren denboraldian. Zapatuan Huescan jokatutako Iberdrola Ligako azken jardunaldian hirugarren postua lortu zuten, eta emaitza horri esker mailari eustea segurtatu zuten.
Durangarrek 12. postuan amaitu dute estatuko kluben Liga, aurreko bi jardunaldietan Durangon eskuratutako puntuei azken saioan lortutakoak gehituta. "Bidezabal estatuko kluben ligetan sailkapen onena lortu duen Bizkaiko kluba izan da", nabarmedu dute klubeko kideek ohar batean. "Gainera, balio handiko mugarri historikoa ekarri du: Bidezabal Durango Atletismo Taldeak 30 urte baino gehiagoz jarraian egingo du lehia estatuko atletismoko maila gorenean, estatu osoan oso klub gutxiren esku dagoen lorpena", gehitu dute.