Durangok patineteen eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen erabilera segurua sustatu gura du

Aitziber Basauri 2026ko ekainaren 15a

Udal ordezkariak eta Stop Bide Indarkeria elkarteko ordezkariak

Durangoko Udalak 'Gidatu buruarekin' kontzientziazio kanpaina abiatu du, Stop Bide Idarkaeria elkarteagaz elkarlanean. Arreta berezia jarri gura dute patinete elektrikoen erabileran. Gogoratu dute 100 eta 1.000 euro arteko isunak jasotzen dituela urtarrilean onartutako araudiak.

Durangon joan-etorrietarako ibilgailu guztien artean gidatze arduratsua eta bizikidetza harmoniotsua sustatzea. Helburu horrekin ipini dute martxan ekimen berria, Mugikortasun Segurua bide hezkuntzako programaren barruan.

Arduraz gidatu lelopean, informazio argia eta bisuala emango dute, arreta berezia jarriz patinete elektrikoen erabileran. Hartara, ibilgailu horiei dagokionez, zer dagoen egin daitekeen eta zer ez erakutsiko dute: kaskoa eta elemenu islatzaileak nahitaez erabili behar dira eta galtzadatik edo bidegorritik zirkulatu behar dute, trafiko seinaleak eta abiadura mugak errespetatuz. Gaineratu dute pertsona bakarra joan daiteke patinetean. 

Ostera,debekatuta dago entzungailuekin edo mugikorra erabiliz zirkulatzea, espaloietan edo oinezkoentzako guneetan ibiltzea eta alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzea. Udal ordezkariek gogoratu dutenez. Nabarmendu dutenez, 16 urtetik beherakoek debekatuta dute patinete elektrikoak erabiltzea, 15 urte eta AM/A1 baimena dutenek izan ezik.

Mugikortasu pertsonaleko ibilgailuak, bidegorritik ibil daitezke (gehienez 15 km/h) eta egokitutako oinezkoentzako eremuak (gehienez 10 km/h), "fatxadeta eta zintarrietatik 2 metroko gutxieneko distantzia mantenduz", azaldu dutenez. Zeharkalea eta San Agustin zubitik oinez igaro behar da.

Araudia eta isunak

Urtarrilean onartutako Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuen Erabilera Arautzen duen Ordenantzan jasotzen dira arau horiek. Patineteen, monopatinen, patinen eta antzeko beste ibilgailu batzuen erabilera arautzen da bertan; tartean, mugimendu pertsonaleko ibilgailuak: plaza bakarreko ibilgailuak, gurpil bat edo gehiago dutenak, motor elektrikoz mugituak (6–25 km/h). Motorrik gabeko ibilgailuak ere izan daitezke. Araudiak garraio pertsonala eta salgaien garraioa bereizten ditu, azken horietan ezin da bidaiaririk eraman, argitu dutenez.

Egokitutako lekuetan eta espaloietan bakarrik aparkatu daitezke patinete elektriko eta mugikortasun pertsonaleko ibilgaikuak, hiru metro libre utzita – ertzetik bi metro gutxienez–, eta debekatuta dago eraikin publiko, osasun zentro, eskola eta garraio geltokietako sarbideetatik gertu uztea. Hiri-altzarietatik gertu ere ezin dira aparkatu. 100 euro eta 1.000 euro bitarteko isunak aurreikusten ditu araudiak. Arau-hauste larrietan ibilgalua kentzeko aukera ere aurreikusten du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!