[ARGAZKI GALERIA]: Muruetatorreko jaiak, iruditan

E.H. 2026ko ekainaren 13a

Muruetatorreko auzotarrek gaur hasi dituzte jaiak, eta bihar amaituko dute ekintza sorta. Umeentzako puzgarriak, paellak eta Jaizaleko txistularien kalejira izan dituzte gaur, besteak beste. (Argazkiak: Ander Urrutxurtu). 

EGITARAUA

Ekainak 13, zapatua

  • 11:00 Jaien hasiera
  • 11:00 Umeentzako jolasak eta puzgarriak
  • 11:00 Jaizaleko txistulariak
  • 14:00 Paella lehiaketa (paellak aurkezteko ordua)
  • 16:00 Herri kirolak eta puzgarriak
  • 19:00 Kike Biguriren bakarrizketa
  • 20:00 Errifen zozketa
  • 21:00 Kontzertua: Ur, Leven Slave eta Blackmoon
  • 01:00 Txosnaren itxiera

Ekainak 14, domeka

  • 12:00 Magia ikuskizuna Oliver magoaren eskutik
  • 16:30 Bits jaia
  • 17:00 Txokolatada herrikoia
  • 17:45 Salsa tailerra eta dantza
  • 20:00 Agurra eta jaiaren amaiera

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!