"Azken emaitzak erakusteaz gain, erakusketak aukera emango du tailerrak herritarrekin partekatu nahi izan duen sorkuntza-prozesua gertutik ezagutzeko. Ikasturtean zehar, ikasleek egindako proposamenak aldizka erakutsi dira tailerreko espazioko beirateetan eta horri esker herritarrek udal zerbitzu honetan garatzen den sormen lanaren zati bat ezagutzeko aukera izan dute", azaldu du udala ohar baten bidez.