[EGITARAUA] Eskualdeko sortzaileen erakusleiho izango da Uda Giro 2026

Aritz Maldonado 2026ko ekainaren 12a

Ekainaren 23an hasiko da aurtengo Uda Giro kultur zikloa Zirko Txoskoren Oh pera! ikuskizunagaz. Aurtengo edizioan, eskualdeko sortzaileek protagonismo berezia izango dute, izan ere, hainbatek eskainiko dituzte emanaldiak. Ekainaren 29an bertso saioan parte hartuko dute Gorka Pagonabarragak, Irune Basagoiti, Gorka Lazkano eta Ander Elorriagak Nerea Ibarzabalegaz batera. Alaitz Muro durangarrak Oteizarekin solasean performancea egingo du Beñat Achiarygaz batera. Musikari dagokionez, Bootxo Bogieseko Iñaki Jaio durangarrak kontzertua eskainiko du uztailaren 9an, eta Irati Bilbao durangarrak Bloom diskoa aurkeztuko du uztailaren 23an. Bestalde, Cia Barsantiko kideek Kodizia late night kale antzerki emanaldia eskainiko dute, ohi bezala, umorea eta testuinguru politiko-soziala uztartuz. 

UDA GIRO 26

  • Ekainak 23, Zirko Txoskoren Oh Pera!, 18:30ean, Otamotzena parkean (euriagaz Nevers ikastetxean).
  • Ekainak 29, bertso saioa Gorka Pagonabarraga, Nerea Ibarzabal, Irune Basagoiti eta Gorka Lazkano bertsolariegaz (Ander Elorriaga, gai jartzaile), 18:00etan Tabira parkean (San Agustin).
  • Uztailak 2, Beñat Achiary eta Alaitz Muroren Oteizarekin solasean, 18:00etan, Benita Uribarrena parken (Arte eta Historia museoan).
  • Uztailak 4, Txema Muñozen Gota, 20:00etan Aurora Abasolo parkean (Landako Gunean).
  • Uztailak 9, Bootxo Boogiesen Homenaje a Arriaga, 20:00etan Plateruenan.
  • Uztailak 11, Udako zinea: Kayara, Inka gerraria, 20:00etan, Tabira parkean (Andra Mariko elizpean).
  • Uztailak 18, Larrua produkzioak Sangre y klorofila eta DAB dantza konpainiaren Kea, 20:00etan, Ezkurdi plazan (Andra Mariko elizpean).
  • Uztailak 23, Irati Bilbao Bloom, 20:00etan, Plateruenan. 
  • Uztailak 24, Hortzmuga antzerkiaren Alonso, ezinezko mandatuen mezularia, 19:00etan Otamotzena parkean (Landako Gunean).
  • Abuztuak 1, Vaiven zirko taldearen Anónima, 18:30ean, Aurora Abasolo parkea (Landako Gunean).
  • Abuztuak 8, Oskar Lukoren The not-so-green man, 20:00etan Benita Uribarrena parkean (San Agustinen).
  • Irailak 5, Cia Barsantiren Kodizia late night, 22:00etan Aurora Abasolo parkean (Nevers ikastetxea).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!