Abesbatzaren nortasun musikalean hasieratik funtsezkoak izan diren izaera sakratudun hainbat abesti eskainiko dituzte Durangon; tartean, Eric Whitacrek konpositore kanadiarraren When David Heard. A cappella idatzitako obra koral luzea da, 15 minutu inguruko iraupena duena, eta Samuelen Bigarren Liburuko testu bibliko batean oinarrituta dago; Absalonen heriotzaren ondoren David erregeak bizi duen dolua musikaz adierazten du, Bogoroditsie abesbatzeko kideek azaldu dutenez.
Uribarriko Andra Mari basilikara hurbiltzen direnek aukera izango dute When David Heard. pieza lehen aldiz zuzenean entzuteko. "Guar egungo errepertorio koraleko piezarik sakon eta zorrotzenetariko bat da, eta eskuragarri dauden erregistroen arabera, inoiz ez da aurretik Espainian interpretatu", azaldu dute Bogoroditsieko kideek. Kontzertuaren bigarren zatian, hainbat obra estreinatuko dira.
Folkloreagaz eta tradizioagaz loturiko soinuekin borobilduko dute kontzertua. Gainera, urteurrena ospatzeko zenbait sorpresa iragarri ditu Bogoroditsie abesbatzak. Nabarmendu dutenez, kntzertu hau ez da soilik ospakizun ekitaldi bat. "Azken 30 urteetan Bogoroditsie Abesbatzaren parte izan diren pertsona guztiei egindako aitortza ere bada, eta, aldi berean, abesbatzak kalitate artistikoarekiko eta errepertorio koralaren zabalkundearekiko duen konpromisoaren erakusgarri", azaldu dutenez.