Euskarazko idazketa sustatzeko eta literatur talentuari balioa emateko helburuagaz antolatzen duten Julene Azpeitia literatur lehiaketak 43. edizioa egin du aurten. Lehiaketa urtero egiten da, eta 18 urtera arteko haur eta gazteei zuzenduta dago. Lanek originalak, argitaratu gabeak eta euskaraz idatziak izan behar dute; antolatzaileen arabera, ez dira onartzen adimen artifizialagaz egindako lanak eta itzulpenak.