Mecanizados Ibaizabal enpresak jaso du Maristak ikastetxearen saria

E.H. 2026ko ekainaren 10a

Ikastetxeak azaldu duenez, enpresa "ibilbide luzeko laguntzaren eta jarraikotasunaren adibide garbia" da, urteak daramatza-eta praktiketako ikasleei prestakuntza eskaintzen. Halaber, Lanbide Heziketa amaitu duten 141 ikaslek diplomak jaso dituzte.

Joan zen barikuan, Durangoko Maristak ikastetxeak MKD Enpresa Sariak banatu zituen, hezkuntza esparruaren eta lan munduaren arteko lankidetzari gorazarre egiteko. Ekitaldian, diplomak eman zizkieten Lanbide Heziketako ikasketak amaitu dituzten bigarren mailako 141 ikasleri, eta Néstor Erizek, CEBEK Bizkaiko Enpresarien Elkarteko Prestakuntza zuzendariak, hitz hartzean parte hartu zuen.

Sariari dagokionez, Maristak ikastetxeak Mecanizados Ibaizabal enpresa saritu du aurten, "praktiketan dauden ikasleen harreran eta jarraipenean erakutsitako inplikazioagatik". Ikastetxeak urteak daramatza enpresei errekonozimendua egiten, momentu honetan 200 dira-eta hezkuntza zentroagaz lankidetzan dabiltzan lantegiak. Ikasturte honetan, hain zuzen ere, 303 ikaslek egin dituzte prestakuntza lanak enpresetan, modalitate dual trinkoan zein orokorrea, hau da, ikasketak eta lan munduko esperientzia tartekatuta.

Ekitaldian zehar, ikastetxeko ikasle bi ere omendu zituzten egindako ibilbideagatik. Oinarrizko Lanbide Heziketatik Goi Mailako ziklora arteko ibilbide osoa aitortu zieten horiei.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!