Ezkurdi Jai Alai pilotalekuak Euskal Jaia zesta-punta txapelketako finala hartuko du zapatuan

Anboto 2026ko ekainaren 10a

Txapelketako partidu bateko irudia. (Argazkia: Luis Iturrioz)

Binakako finaleko protagonista bat Iker Zarandona da, Ramon Zarandona pilotari durangarraren biloba. 

Durangoko Euskal Jaia pilota txapelketako final handia datorren zapatuan, 18:00etatik aurrera, jokatuko da, Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Aaron-Oierdi eta Amets-Zarandona bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Binakako finaleko protagonista bat Iker Zarandona da, Ramon Zarandona pilotari durangarraren biloba. "Nire aititak hainbeste oroitzapen utzi zituen pilotalekuan jokatzea oso berezia da niretzat. Nire onena ematen saiatuko naiz", adierazi du Iker Zarandonak DUJA Durango Jai Alairen ohar batean. Finalerako sarrera doakoa da.

Jardunaldiak, gainera, Joko Garbiko erakustaldi-partida bat hartuko du. Izan ere, modalitate historiko horrekin inauguratu zuten Ezkurdi frontoia 1881ean, 'Chiquito de Eibar' zesta puntari mitikoagaz. 

Finalerdi lehiatuak
Finalerdietan Arrasate-Oierdi bikoteak joko bitan hartu zuen mendean Aaron-Zugoitz bikotea: 11–15, 13–15. Antolatzaileek aurreratu dutenez, Arrasatek ezingo du finala jokatu, finalerdietan belaunean izandako minen ondorioz. Bere tokia Aarón González de Mataucok hartuko du. 

Beste finalerdian Ametsek eta Zarandonak hiru joko behar izan zituzten Bonnin eta Caparrus kanporatzeko: 15–10, 13–15, 2–5.

Iker Zarandona. (Argazkia: DUJA)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!