Lindy hop dantzek eta swing doinuek Durango hartuko dute barikuan

A. M. 2026ko ekainaren 9a

Durangaldeko Swing Taldeak lindy hop klase irekia eskainiko du, 17:00etan, Bartolome Ertzilla musika eskolako aretoan; ostean, Bart...Sax! taldean swing erritmoetan oinarritutako kontzertua eskainiko du Ezkurdin, 19:00etan. 

Lindy hop dantza swing musikarekin batera sortu zen, 1920.eko hamarkadako komunitate afroamerikarraren inguruan. "Komunitate afroamerikarraren adierazpen kultural gisa jaio zen, eta gaur egun ere bere energia, jariotasuna eta izaera ireki eta parte-hartzaileagatik nabarmentzen da", azaldu dute udal iturriek. Bart...Sax! taldeak, eta Korrala Sormen Guneak elkarlanean hainbat tailer eta jardunaldi antolatu dituzte dantza estilo hau herritarrengana hurbiltzeko. Dantza klase irekian parte hartzeko, izena eman beharko da korrala@ganso.info helbide elektronikora idatzita edota 678 495 082 telefono zenbakira deituta; bost euro ordaindu beharko dira. 

Ostean, 19:00tik aurrera, Itziar Castrillok zuzentzen duen Bart...Sax! taldeak swing erritmoetan oinarritutako kontzertua eskainiko du Ezkurdin. Hamahiru pieza interpretatuko dituzte, big band formatuan eta Elaia Berrojalbiz abeslari gaztearen ahotsa izango da protagonista horietako askoan. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!