Banakako emaitzei dagokienez, Jone Aizpuruaren eta Gorka Garitaonandiaren emaitzak azpimarratu dituzte Mugarra Triatloi taldeko kideek; V1 eta V2 kategorietan bizkorrenak izan ziren, hurrenez hurren. Bestalde, Paul Bereziartuak lasterketako sailkapen nagusian seigarren postua lortu zuen.
Triatloiko parte hartzaileek 1,9 kilometroko distantzia bete behar izan zuten igerian Uribarri Ganboan, 90 kilometro bizikletan, eta 21 kilometro korrikan.