Unai Egiluzi ebakuntza egin diote berriro eskuin belaunean

Anboto 2026ko ekainaren 4a

Unai Egiluz ebakuntza egin ostean (Argazkia: Athletic Club)

Aurreko lotailu gurutzatuko lesioagatik iaz jarri zioten plastia ordezkatu diote.

Athleticeko jokalari Unai Egiluz durangarrari ebakuntza egin diote eskuin belaunean, aurreko lotailu gurutzatuko lesioagatik iaz jarri zioten plastia ordezkatzeko. Erdiko defentsari IMQren laguntzarekin egin diote ebakuntza, eta klubak jakinarazi duenez, gaur (ekainak 4) jasoko du alta sendatze-prozesuari ekiteko.

Azken hilabeteetan ez du zorterik izan durangarrak. Iazko uztailean, denboraldiaurreko lagunarteko partida batean, eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen, eta abuztuan ebakuntza egin behar izan zioten. Lesio hartatik errekuperatu eta berriro taldeko dinamikara egiten zebilela, berriro min hartu zuen toki berean maiatzaren erdialdeko entrenamendu batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!