Durangoko txokorik berezienak bilatzeko argazki lehiaketa Instagramen

E.H. 2026ko ekainaren 4a

Jesica Ruiz zinegotzia, iazko irudi irabazlea eskutan. DURANGOKO UDALA

“Durangoko nire txokorik gogokoena” egitasmoaren bigarren edizioa uztailaren 15era arte egongo da zabalik. 200 eta 100 euroko sariak daude jokoan, besteak beste.

Durangoko Udaleko Turismo Sailak Durangoko nire txokorik gogokoena argazki-lehiaketaren bigarren edizioa ipini du martxan. Iazko arrakasta ikusita —169 argazki aurkeztu ziren—, aurten ere Instagram bidez parte hartzera deitu dute. Parte-hartzaileek uztailaren 15era arteko epea dute Durangoko argazkiak @durangobizkaia Instagram kontua aipatuta sareratzeko. Era berean, lehiaketarako propio prestaturiko traolak erabili beharko dituzte, adibidez,  #DurangokoTxokorikPolitena2026). Horrez gainera, inprimaki digitala bete beharko dute parte hartzaileek.

Sariak

Lehiaketak tokiko bi sari banatuko ditu: 200 eurokoa lehenengoarentzat eta 100 eurokoa bigarrenarentzat. Gainera, irudi irabazlea Durangoko promozio-materialetan (postaletan, posterretan...) erabiliko dute, eta argazkiak Durango ordezkatuko du Espainiako estatuko Nire txokorik gogokoena proiektuaren azken fasean. Bertan, 500 eurora arteko sariak eskuratu ahalko dira. Jesica Ruiz Turismo zinegotziak herritar guztiak animatu ditu parte hartzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!