Gainera, kantuak bere bidea egiten hasita daudela jakinarazi du musikari durangarrak. Bilboko Manteroekin Bat plataformak, hain zuzen ere, Bilbo-Minneapolis abestia erabiltzeko baimena eskatu diola jakinarazi du Berrojalbizek. Elkarretaratzeetan erabiliko dute kantu hori, "inor ez dela ilegala, inon ez" aldarrikatzeko.
Elaia Berrojalbizek Mungiako Barbaiza estudioan grabatu ditu hiru abestiak, eta entzungai ipini ditu Youtube eta Bandcamp plataformetan. Azken horretan, argitalpenak doan deskargatzeko aukera dago.