Tindufeko krisi humanitarioa ardatz, film laburra eta berbaldia Otamotzenan

E.H. 2026ko ekainaren 1a

Euskal Herriko ikasleak Tindufeko kanpalekuetan. MUNDUBAT

Bihar, ekainak 2, 'El eco de los platos vacíos' filma eskainiko dute Otamotzena Auzogunean. Saioa 19:30ean izango da. Ondoren, Tindufeko kanpalekuetako testigantzak egongo dira entzungai. 

Rio de Oro elkarteak eta MunduBat fundazioak El eco de los platos vacíos film laburra aurkeztuko dute bihar, ekainak 2, Durangon. Ekitaldia 19:30ean hasiko da Otamotzenako auzogunean, eta saharar herriak bizi duen krisi humanitarioa ekarriko dute lehen lerrora. Ikus-entzunezkoak euskal ikasle talde batek Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetara egindako bidaia eta bertako gazteekin izandako topaketa erakusten ditu. Proiekzioaren ostean, elkarrizketa politiko baterako gunea zabalduko da. Bertan, kanpalekuetako beharrak aztertuko dituzte testigantzen bidez, eta errefuxiatuen eskubideen aldeko konpromiso instituzionalak esploratuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!