Durangoko Ninjutsu Wadokan kluba 42 dominarekin itzuli da Madrilgo openetik

Anboto 2026ko ekainaren 1a

20 lehiakidez osatutako taldeak 13 urrezko, 15 zilarrezko eta 14 brontzezko domina lortu ditu Torrejon de Ardoz herrian jokatutako txapelketan. 

Emaitza bikainak lortu ditu Durangoko Ninjutsu Wadokan klubak zapatuan Torrejon de Ardozen (Madril) jokatutako O.E.K.A.M. Arte Martzialen Open Nazionalean. Estatuko hainbat tokitatik joandako kirolariak batu ziren txapelketan, eta Durangoko ordezkariek maila handia erakutsi zuten jardunaldi osoan zehar.

Klubaren espedizioa 20 lehiakidek osatu zuten, Jose Luis Salas maisuaren gidaritzapean. Txapelketako modalitate ezberdinetan parte hartu zuten. Guztira, 42 domina eskuratu zituzten: urrezko 13 domina, zilarrezko 15 eta brontzezko 14. Emaitza horiek denboraldi osoan egindako "lanaren, konstantziaren eta dedikazioaren" isla direla nabarmendu dute klubetik.

Lorpen kirolariez harago, klubak lehiakide guztien "jarrera eredugarria, taldekideen arteko laguntasuna eta talde espiritua" ere azpimarratu ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!