Durangaldeko Berbalagunek eta Alpino Tabira mendizale taldeak antolatuta, Aramotz inguruan ibilbide zirkularra egin dute mendilagunek, gaur goizean. Momentuoro behe-lainoa izan dute lagun. "Aramotz ingurutik sartu eta Leungane mendia igo dugu, eta tontorrera heltzean izen berria duela egiaztatu dugu: Larraungan".
Lainopearen estalduran adi baino adiago egin dute ibilbidea azaldu dutenez. "Abentura momentutxoak pasa baditugu ere, lortu dugu giro paregabean Aramotzetik irtetzea, Larraunganera heltzea eta Durangora bueltatzea", jakitera eman dutenez.