130 irakurle Hitzez eta Ahotsez irakurraldi girotuan, bihar

Jone Guenetxea 2026ko maiatzaren 28a

Irakurraldi girotuko antolatzaileak.

Plateruena euskal literaturaren topagune izango da bihar, maiatzaren 29an, Hitzez eta Ahotsez irakurraldi girotuaren 10. edizioan

Antolatzaileek azaldu dutenez, 130 irakurlek eman dute izena, eta 40 bat partaide arituko dira ekitaldia girotzen. Dagoeneko hasi dira testuak prestatzen Platerueneko mikrofono aurrean irakurtzeko. Aurreko urteetan legez, posible da norberak testua sortzea, edo besteren baten sorkuntza bat irakurtzea. Ekitaldia 16:00etan hasiko da, Joseba Sarrionandiaren parte-hartzeagaz, eta gauerdian emango diote amaiera.

Norbanakoen irakurraldiez gainera, parte hartzaile hauek arituko dira oholtza gainean: Olatz eta Jokin txalapartariak, Otxandioko Mari Tere eta Txomin abeslariak, Kriskitin dantza taldeko dantzariak, Ina eskolako dantzariak, Karrika antzerki taldeko kideak, Hotzikara dantza konpainia, Eneko Abasolo 'Abarkas' bertsolaria, Bereikua ahizpak trikitixa eta panderoagaz...

Lurdes Iriondoren Ez gera alferrik pasako dokumental emanaldiagaz eman zioten hasiera aurtengo Hitzez eta Ahotsez edizioari, Gerediaga elkarteagaz antolatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!