"Urteetan parte hartu dut, eta gehienetan egunero-egunero. Azkenaldian, gainera oso fin nabil.Egia esan, oso lehiakorra naiz eta pike hori atseginez bizi dut. Lehiaketan parte hartzera animatuko nuke jendea. Lagunekin, lankideekin ANBOTOren zerrendan bat egiten dut, eta pike hori igartzen dut", azaldu du Morenok.
Datorren astean, ANBOTOk beste jokalari bat sarituko du Durangaldea taldean jokatzen dutenen artean.