Datorren ekainaren 2an, 10:30ean, Durangoko Elkartegiak Work Café Durango Lagunkoia egitasmoa hartuko du. Topaketa horren helburua herritarren proposamenak jasotzea da, udalerriko bizi-kalitatea hobetzeko asmoz. Parte-hartzaileek lan-mahaietan eztabaidatuko dute hainbat gairi buruz: garraioa, etxebizitza, osasun-zerbitzuak edo aire zabaleko espazioak, besteak beste. Udalak eta Durango Lagunkoia proiektuak herritar guztiak gonbidatu dituzte saioan parte hartzera.