Martitzenean, maiatzak 26, Hezkuntza, digitalizazioa eta etorkizuneko erronkak berbaldia hartuko du San Agustin Kulturguneak, arratsaldeko 18:30ean. Mahai-inguruan hezkuntza eta teknologia munduko hainbat adituk hartuko dute parte. Bertan izango dira Zigor Ibarzabal (Ikastolen Elkartea), Aitor Uriondo (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berrikuntza zuzendaria), Alfonso Blázquez (Kristau Eskolako digitalizazio aditua) eta Edurne Emasebal (informatikaria eta Altxa Buruako kidea). Denek ala denek digitalizazioak ikasgeletan duen eragina eta eraldaketa horrek familientzat zein hezitzaileentzat dakartzan erronkak aztertuko dituzte. Berbaldia euskaraz izango da. Sarrera librea izango da, aretoa bete arte.
Ekitaldia Durangoko Udalak, Kurutziaga Ikastolak eta Altxa Burua elkarteak antolatu dute. Martitzenekoa bigarren saioa izango da.