Durangoko Vicente Zabala elkarteak ipuin lehiaketako eta komiki lehiaketako sariak banatu ditu. Aurten, udalerriko 70 ikaslek parte hartu dute sariketa. Ipuin leihaketaren irabazlea Maialen Neira Erleaga izan da (Jesuitak ikastetxeko ikaslea), La Carta de Amy lanagaz. Bigarren saritua Amaia Izquierdo Corchero (Nevers Ikastetxeko ikaslea) izan da, eta, hirugarrena, Maider Unanue Erleaga (San Antonio Ikastetxea), Junio de 2007 eta La sombra que le protegió lanekin hurrenez hurren.
Komiki lehiaketari dagokionez, irabazlea Nevers ikastetxeko Kevin Anderson Coca Rocha izan da, Ikusi baino, begiratu behar da lanarekin. Bigarren saria Aroa Gonzalez Duñabeitiak lortu du Helenaren Ametsa lanagaz. Hirugarren saria Haizea Outeiral Pedrosak lortu du Animaliak Azoketan lanarekin.