Durangoko arrasto bati esker, ustezko lapur bat atxilotu dute Derion

M.Z 2026ko maiatzaren 21a

Barakaldon lapurtutako auto batekin zebilen gizonezkoa. Atxilotua 39 urteko gizonezkoa da. Gidariak erretiratua zuen gidabaimena, epailearen aginduz. 

Ertzaintzak ibilgailu baten gidaria atxilotu du gaur goizaldean Derion, aurretik lapurtutako ibilgailu batekin Durangon aurkitu eta abiadura handian ihes egin ondoren. Ertzaintzak prentsa ohar bidez azaldu duenez, goizaldeko 3:30ean Durangotik zebilen patruila batek, auto bat ikusi du ihes egiteko maniobra bat egiten, "maniobra egin eta abiadura handian alde egin du". Ertzaintzak orduan agindua pasa du, eta autoari jarraitu ostean, Derioko herrigunean atxilotu dute. Oharrean azaldu dutenez, kronologia honako hau izan da: autoa Barakaldon lapurtu du, ostean Durangotik ibili da eta azkenean Derion atxilotu dute.

Atxilotua 39 urteko gizonezkoa da. Gidariak erretiratua zuen gidabaimena, epailearen aginduz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!