Tabirako igerilekuak eta herriko ur-parkeak ekainaren 18an zabalduko dituzte

E.H. 2026ko maiatzaren 20a

Udako bonuak maiatzaren 21etik aurrera egongo dira eskuragarri Durango Kirolak aplikazioan eta Landako II kiroldegian.

Udako denboraldia ekainaren 18an hasiko dute Durangon, egun horretatik aurrera izango dira-eta erabilgarri Tabirako igerilekuak eta Aramotzeko eta Tabirako ur-parkeak. Igerilekuei dagokienez, udalak bihar ipiniko ditu eskuragarri denboraldirako bonuak. Horiek Durango Kirolak aplikazioan, durangokirolak.net atarian eta Landako II kiroldegian lortu ahalko dira. 

Bestalde, udalak Tabirako obren berri eman du. Lanak "martxa onea" doazela jakinarazi du, eta datozen egunetan amaituko dituzte iragazketa gelako lanak. Instalazioa amaitzea eta probak egitea baino ez zaie falta, azpiegitura udarako puntuan egongo dela ziurtatzeko. Era berean, udalak gogorarazi du igerilekuetako erabiltzaileek aldagela modularrak erabili beharko dituztela aurten ere. Azken urtea izango dela esan dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!