Asteburuan, emakume bat hil zuten Arguedasen (Nafarroa), eta Guardia Zibilak haren senarra atxilotu du andrea hark hil duela egotzita. Izan ere, senarrak berak aitortu du erailketa poliziarenean. Ikerketen arabera, hilketa matxista asteburuan gertatu zen. Euskal Herriko bosgarren hilketa matxista da aurten.
Horren aurrean, Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak elkarretaratzera deitu du. Arratsalde honetan, maiatzak 17, mobilizazio zaratatsua egingo dute Andra Marin. 19:00etan izango da.