Durangoko Landako kiroldegiak gimnasiako Euskadiko Amateur Txapelketak hartuko ditu domekan

Anboto 2026ko maiatzaren 19a

Maider Egiraun eskuman, brontzezko dominarekin.

Taldeka eta banaka lehiatuko dira.

Durangoko Landako kiroldegiak gimnasiako Euskadiko Amateur Txapelketak hartuko ditu domekan (maiatzak 24), 10:00etatik aurrera. Gazteak eta A eta B mailako seniorrak lehiatuko dira, taldeka nahiz banaka. Durangoko Uztai taldeak antolatuko du ekimena, askotariko eragile eta erakundeen laguntzarekin. 

Maiatzaren 30eko zapatuan Euskadiko txapelketa gehiago egongo dira jokoan Landako kiroldegian. Jardunaldia 10:00etan hasiko da eta A eta B mailako kadeteak, seniorrak eta masterrak lehiatuko dira. Taldeka nahiz banaka ariko dira.

Euskadikoaren aurretik, Bizkaiko txapelketa jokatu zen apiril amaieran. Bertan Uztai taldeko Maider Egiraunek emaitza bikaina lortu eta brontzezko domina jantzi zuen pilotagaz egindako ariketari esker.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!