Durangoko Landako kiroldegiak gimnasiako Euskadiko Amateur Txapelketa hartuko du domekan, 10:00etatik aurrera. Taldeka eta banaka lehiatuko dira. Durangoko Uztai taldeak antolatuko du ekimena, askotariko eragile eta erakundeen laguntzarekin.
Euskadikoaren aurretik, Bizkaiko txapelketa jokatu zen apiril amaieran. Bertan Uztai taldeko Maider Egiraunek emaitza bikaina lortu eta brontzezko domina jantzi zuen pilotagaz egindako ariketari esker.