Durangoko Kirol Taldea (DKT) gizonetan eta Bidezabal emakumeetan Espainiako Lehenengo Mailari eusteko borroka betean sartuta daude. Bigarren jardunaldiko zati bat Durangon lehiatu zen asteburuan.
DKT lehenengo geratu zen 190 punturekin, Avinent Manresa, CA Safor-Teika eta Club Atletismo Naronen aurretik. Gizonen txapelketan ari diren gainerako 12 taldeak beste hiru hiritan lehiatu ziren: Madrilen, Kordoban eta Iruñean. Jardunaldi osoa kontuan hartuta, DKT punturik gehien batu zuen bigarren taldea izan zen. Durangarrek puntuak behar zituzten nahiatez, lehen jardunaldian azkeneko geratu baitziren. Susperraldiari esker, 10. tokira igo dira eta klubeko kideen esanetan mailari eustea ondo bideratuta dute. Jardunaldi bat gehiago falta da txapelketa amaitzeko.
Bidezabal laugarren izan zen Durangon 159 punturekin. Bere aurretik geratu Durangon aritu ziren beste hiru taldeak: Cornella Atletic (168), La Palma (168,5) eta Ourense (191,5). Ondorioz, sailkapen nagusian behera egin du eta une honetan 13. tokian dago. Kasu honetan ere jardunaldi bat falta da txapelketa amaitzeko.