Azken aldian ez du zorterik Unai Egiluzek eta lesiotik lesiora dabil. Uztailean denboraldiaurreko lagunarteko partidu batean aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen, eta abuztuan ebakuntza egin behar izan zioten. Atzo, berriz, taldeagaz entrenatzen zebilela min hartu eta entrenamentua utzi behar izna zuen. Proba medikuak egin ostean, gaur, Athleticek jakitera eman du durangarrak eskuin belauneko lotailu gurutzatuaren plastia hautsi duela.