Parte hartze aurrekontuen prozesua martxan Durangon

E.H. 2026ko maiatzaren 18a

Durangarrek zabalik dute gaurtik  2027ko parte hartze aurrekontuetara proposamenak aurkezteko aukera. Udalak 300.000 bideratuko ditu ideiok finantzatzera. 

Gaurtik ekainaren 5era arteko epea dago proposamenak aurkezteko. Hiru arlo lagunduko dituzte diruz: kirol eta gazteria saileko proiektuak (100.000 euro); kultura eta euskara (100.000 euro) eta gizartea eta jaiak (100.000 euro). Durangon erroldatutako 16 urtetik gorakoek eta elkarteek har dezakete parte proposamenak aurtezten, eta, beti ere, proiektu bideragarriak eginda.

Proposamenak partehartu.durango.eus webgunean aurkeztu behar dira. Ondoren, Durangoko Udaleko bulego teknikoak proiektuak aztertuko ditu, eta behin galbahe hori eginda, herritarrek uztailaren 3tik 24ra bozkatu ahal izango dituzte proiekturik gogokoenak. Iker Txertudi zinegotziak durangarrak parte hartzera animatu ditu, "udalerri inklusiboagoa eta parte-hartzaileagoa" eraikitzeko asmoz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!