Uribarriko egoitza, aldamiorik barik atzera ere

E.H. 2026ko maiatzaren 13a

Durangoko Udalak eraikineko teilatuan esku hartu du, haren narriadura geldiarazteko. Horri eskerrak, 2022tik bertan egondako babes aldamioa erretiratu dute. 

Durangoko Udalak Uribarri egoitzako teilatua konpontzeko eta babesteko lanak amaitu ditu. Material iragazgaitza aplikatu dute teilen gainean, eta gainazala zigilatu dute. Era berean, barruko patioko landaredia garbitu dute, eraikinaren egonkortasuna bermatze aldera. Sanagustinalde kalera ematen duen hegala konpontzea izan da beste jarduera bat, eta, horri guztiari eskerrak, babes aldamioa kendu dute, 2022tik bertan zegoena. Esku hartze osoak 258.946 euroko inbertsioa izan du. 

Uribarri egoitza 1845ean eraiki zuten ospitale izateko. Urte askoan egoitza izan zen, harik eta 2008an hustu zuten arte. 1982an egin zuten teilatuko azken esku hartzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!