[ARGAZKI GALERIA]: Durangoko umeek bisita gidatua eskaini diete udalerrira bizitzera etorritakoei

E.H. 2026ko maiatzaren 13a

10 eta 12 urte bitarteko umeek udalerriko leku esanguratsuenetako batzuk erakutsi dizkiete 45 minutuko ibilbidean.

Durangoko umeek integrazioa eta abegikortasuna sustatzeko ekitaldia egin zuten atzo: ibilbide gidatu bat eskaini zieten herrira bizitzera etorri berri direnei. 45 minutuko ibilbidean, 10-12 urteko umeek udalerriko leku esanguratsu batzuk erakutsi zizkieten. Udaletxea eta udal plaza, Bizenta Mogel Biblioteka, merkatu plaza, Landakoko anbulatorioa eta Kurutziaga kalea, besteak beste. Ibilbidea mokadu txiki batekin amaitu zuten.   

Bisita gidatuak Durango Tour du izena, eta Haurren Kontseiluaren proposamena da. Kanpotik datozen pertsonen harreran hobetu beharrekoak bazirela identifikatu zuten umeek, eta, horri erantzunez, bisita gidatua eskaintzea pentsatu duten. Udalak esperientzia pilotua dela iragarri du, batetik, eta haurrek bizikidetza sustatzeko eta herri inklusiboago baten alde egiteko duten gaitasuna txalotu du, bestetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!