Azterketa garaia dela eta, ikasgela eta ordutegi gehigarriak Durangon

E.H. 2026ko maiatzaren 12a

Bizenta Mogelen, Intxaurrondon eta Landako I kiroldegian egokitu dituzte ikasgelak.

Durangoko Udalak hainbat udal-espaziotako ordutegia zabalduko du maiatzean eta ekainean, azterketa sasoa dela eta.

Ordutegi bereziak Bizenta Mogelen:

  • Astelehenetik barikura: 9:00etatik 21:00etara.
  • Zapatuetan: 10:00etatik 20:00etara.
  • Domeketan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Ikasgelak Landako I kiroldegian:

  • Astelehen eta martitzenetan: 9:00etatik 15:00etara.
  • Eguaztenetik barikura: 9:00etatik 21:30era.
  • Zapatuetan: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara ekainaren 13ra arte; ekainaren 14tik aurrera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Domeketan: 9:00etatik 14:00etara ekainaren 13ra arte; ekainaren 14tik aurrera, itxita
    egongo da.

Intxaurrondo zabalik egongo da astelehenetik barikura, 9:00etatik 14:00etara.

Egon daitezkeen gorabeheren artean, honako hauek jakinarazi ditu Durangoko Udalak: maiatzaren 23an eta 24an, baita ekainaren 20an ere, Landako I-ean aldaketa puntualak egongo dira gimnasia erritmikoko txapelketak direla eta. Gainera, ekainaren 11ra arte, martitzen, eguazten eta eguenetan kirol jarduerak egingo dira 10:00etatik 12:00etara. Bestalde, astelehen eta martitzenetan ikasgela 15:00ak bitarte egongo da erabilgarri, arratsaldeetan kirol klubek erabiliko baitute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!