Apirilean, Traña-Matienako kiroldegiak Bizkaiko eta Gipuzkoako ligetako bi talderik onenak batu zituen Euskal Ligara igotzeko partiduan. Orain, Durango Landako Kiroldegiak hartuko du lekukoa, haur kategoriako Bizkaiko finalekin. Abagune hori aprobetxatuta, Ibaizabal Eskubaloi Taldeak eta Bizkaiko Federazioak eskubaloiaren inguruko festa antolatu dute, hainbat erakunderen laguntzagaz. 10:30etik 11:30era hainbat jolas egingo dute, musikaz lagunduta. Finalei dagokienez, nesketan Muskizek eta Kukullaga Etxebarrik neurtuko dituzte indarrak, 09:30ean. Mutilen finala Trapagaran eta Basauri taldeen artekoa da. 12:00etan izango da.