San Faustoko frontoiko tabernaz arduratzeko langile bila dabiltza

E.H. 2026ko maiatzaren 8a

Udalak lizitazio prozesu hasi du taberna kudeatzeaz arduratuko den enpresa kontratatzeko. Interesdunek maiatzaren 22ra arteko epea dute eskaintza aurkezteko. 

Kontratuaren arabera, enpresa esleipendunak emakida-kanon bat ordaindu beharko du, eta gutxieneko lizitazio-kanon bat izango du, urteko 425 eurokoa. Kontratuaren hasierako iraupena urtebetekoa izango da, eta urtero luzatu ahal izango da, hiru urtera arte, gehienez. Esleipena kalitate-prezio erlazio onenaren arabera egingo dute, eta kontuan hartuko dituzte lizitazioaren gutxieneko kanona hobetzea, langileen kualifikazioa, ostalaritzako titulazio akademiko eta profesionalak, euskarazko gaitasuna eta emakumeen enpleguaren sustapena. Lizitazio prozesuan parte hartu gura dutenek udalaren kontratazio plataformaren bidez aurkeztu beharko dituzte eskaerak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!